203. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 9a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-O-590

Nafarroako Gobernua-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua-Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua-Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzua.

Xedea: Orontzeko errotako presa eraistea.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Udalerria: Orontze (Nafarroa).

Eskatzen den jarduera da Orontzeko errotako presa eraistea, Salazar ibaiaren ibilguan, eta hornidurako bi hodi berritzeko, ibi bat eraikitzeko eta dagoen lubeta erregularizatzeko obrak egitea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua , 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko abuztuaren 4an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2009630