203. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, 2020ko egutegi fiskal, tasa, prezio publiko eta zergetan. Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, 2020ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aldaketa 2020ko ekitaldiko egutegi fiskalean, ordaintzeko borondatezko epea aldatuz sortzapenetik bi hilabetera. Erabaki zen, orobat, 2020ko tasa, prezio publiko eta zergak aldatzea.

2020ko ekitaldiko egutegi fiskala eta tasak, prezio publikoak eta zergak aldatzeko hasierako onespenaren erabakia 2020ko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 7koan, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta haren ondokoetan xedatuari jarraikiz.

Alesbesen, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkate ordezkaria, Alberto Amigot Hernández.

Iragarkiaren kodea: L2008539