203. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 730. lurzatian. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2020ko abuztuaren 6ko Erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Orkoiengo 1. poligonoko 730. lurzatian (Orkoiengo gainak kalea, 52), Ana Iglesias Gárrizek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik edo COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako epeen etetea kentzen denetik, geroago gertatzen bada, azter dadin eta behar diren alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Orkoienen, 2020ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2008892