203. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1819/2020 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betearazten baitira zenbait foru agindu, baiesten dituztenak ebazpen hauen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak: Hezkuntzako Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 4ko 3722/2019 Ebazpena eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 30eko 50/2020 Ebazpena.

Hezkuntzako Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 4ko 3722/2019 Ebazpenaren bidez behin betiko zerrenda batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 11ko 3138/2019 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondoriozkoak.

Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 30ean onetsi eta maiatzaren 14ko 58/2020 Ebazpenaren bidez aldatu zen 50/2020 Ebazpenaren bidez, berriz, behin betiko zerrenda batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Hezkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 13ko 140/2019 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondoriozkoak.

Azaroaren 4ko 3722/2019 eta apirilaren 30eko 50/2020 ebazpenen aurka gora jotzeko zenbait errekurtso aurkeztu zirenez, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 10eko 203E/2020, 204E/2020, 205E/2020, 206E/2020, 207E2020, 208E/2020, 209E/2020, 210E/2020, 2011E/2020 eta 2018E/2020 foru aginduen bidez baietsi egin ziren errekurtso horiek eta agindua eman zitzaion Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari errekurtsoen egileak kasuan kasuko espezialitatean sartzeko, bakoitzaren ikasketa espedientean ageri den batez besteko notaren arabera dagokion tokian.

Bidezkoa da, beraz, eranskinetan ageri diren pertsonak zein bere espezialitatean sartzea, bere ikasketa espedientean ageri den notari dagokion tokian.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Hezkuntzako Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 4ko 3722/2019 Ebazpenaren eranskina, ebazpen honetan jasotakoaren arabera, I. eranskinean ageri diren pertsonei dagokionez. 3722/2019 Ebazpenaren bidez behin betiko zerrenda batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 11ko 3138/2019 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondoriozkoak.

Aldaketa honen ondorioz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan ere aldatuko da izangaien lehentasun ordena.

2. Aldatzea Hezkuntzako Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 30eko 50/2020 Ebazpenaren eranskina, ebazpen honetan jasotakoaren arabera, II. eranskinean ageri diren pertsonei dagokionez. Maiatzaren 14ko 58/2020 Ebazpenaren bidez aldatutako 50/2020 Ebazpen horren bidez, behin betiko zerrenda batzuk onetsi ziren, hain zuzen ere, Hezkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 13ko 140/2019 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondoriozkoak.

Aldaketa honen ondorioz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan ere aldatuko da izangaien lehentasun ordena.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, bai eta interesdunei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian, deialdiaren fitxan (https://www.educacion.navarra.es/eu), eta adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariaren aurrean.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 19an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

I. ERANSKINA

Aldaketa, azaroaren 4ko 3722/2019 Ebazpenaren eranskinarena

INTERESDUNA

DEIALDIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

PUNTUAZIOA

José Manuel Cavia Juez

3138/2019, irailaren 11koa

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Matematika (gaztelaniaz)

5,959

Natalia Jiménez Martín

3138/2019, irailaren 11koa

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Osasun eta Laguntza Prozedurak (gaztelaniaz)

6,380

II. ERANSKINA

Maiatzaren 14ko 58/2020 Ebazpenaren bidez aldatutako apirilaren 30eko 50/2020 Ebazpenaren eranskinaren aldaketa

INTERESDUNA

DEIALDIA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA

PUNTUAZIOA

Alicia Zamora García

140/2019, azaroaren 13koa

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Ingelesa (gaztelaniaz)

8,620

Raquel Ventura Luengo

140/2019, azaroaren 13koa

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Marrazketa (gaztelaniaz)

6,540

Raquel Ventura Luengo

140/2019, azaroaren 13koa

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Marrazketa Ingeleseko C1 hizkuntza-eskakizuna (gaztelaniaz)

6,540

Adriana Izquierdo Martínez

140/2019, azaroaren 13koa

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Geografia eta Historia (gaztelaniaz)

7,693

Piedad Mancheño Ruiz

140/2019, azaroaren 13koa

Maisu-maistrak

Lehen Hezkuntza, eleaniztuna, Ingeleseko C1 (gaztelaniaz)

8,830

Piedad Mancheño Ruiz

140/2019, azaroaren 13koa

Maisu-maistrak

Haur Hezkuntza, eleaniztuna, Ingeleseko C1 (gaztelaniaz)

8,830

Ainhoa Elizalde Erasun

140/2019, azaroaren 13koa

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Nekazaritzako Ekoizpeneko Lan eta Ekipoak (euskaraz)

6,360

Maialen Guelbenzu Ozcoidi

140/2019, azaroaren 13koa

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Biologia eta Geologia (gaztelaniaz)

6,800

Maialen Guelbenzu Ozcoidi

140/2019, azaroaren 13koa

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Biologia eta Geologia, eleaniztuna, ingelesa (C1) (gaztelaniaz)

6,800

Maialen Guelbenzu Ozcoidi

140/2019, azaroaren 13koa

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Fisika eta Kimika, eleaniztuna, ingelesa (C1) (gaztelaniaz)

6,800

Maialen Guelbenzu Ozcoidi

140/2019, azaroaren 13koa

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Estetika (gaztelaniaz)

6,800

140/2019, azaroaren 13koa

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Marrazketa (gaztelaniaz)

5,890

María Lourdes López Cabezas

140/2019, azaroaren 13koa

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Esku-hartze Soziokomunitarioa (gaztelaniaz)

7,835

F2009539

Iragarkiaren kodea: F2009539