202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

127/2020 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, biolinaren eta txistuaren espezialitateak Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen dituena, Ablitasko Udalaren Musika Eskolak irakats ditzakeen irakasgai gisa.

Ablitasko Udalak biolinaren eta txistuaren espezialitateak herriko udalaren musika eskolan inskribatzeko egin zuen eskaera, bertan irakasteko; ikusirik horren aurrean ireki den espedientea.

Ikusirik, aipatu ikasketak inskribatzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu hori 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan biolinaren eta txistuaren espezialitateak inskribatzea, Ablitasko Udalaren Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31008888) ematen dituen irakasgaien artean. Inskripzioak abenduaren 18tik eta 20tik aurrera izanen ditu ondorioak, hurrenez hurren, egun horietan sartu baitziren Hezkuntza Departamentuan irakaskuntzen eskaintza berriari buruz ikastetxeko titularrak egindako jakinarazpenak.

2. Une horretatik aurrera eskola horrek inskribatuak dituen ikasketak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak dira, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduari jarraikiz, honako hauek alegia:

a) “Oinarrizko eskaintzari” dagozkionak, 9. artikuluko 1. ataleko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz eta musika tresnen espezialitate hauetan: bateria, bonbardinoa, klarinetea, zeharkako flauta, gaita, gitarra, gitarra elektrikoa, oboea, perkusioa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, txistua eta biolina.

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9.2 artikulua): Musika hastapena 4 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzat.

3. Eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ebazpen honen kontra, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau igortzea Ablitasko Udaleko alkate udalburuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari eta Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 11n.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2009381