202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

66/2020 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, “Zangoza-Ledea eta Zangoza-Esa 13,2 kV-eko Goi Tentsioko aireko lineak Ledearen eta Esaren artean (Nafarroa) batzea” izeneko proiektuaren okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena (SAT11059).

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak uztailaren 6an emandako 126/2020 Ebazpenaren bidez, “Zangoza-Ledea eta Zangoza-Esa 13,2 kV-eko Goi Tentsioko aireko lineak Ledearen eta Esaren artean (Nafarroa) batzea” (SAT11059) izeneko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak, foru legea baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ledeako eta Esako alkateei edo haiek eskuordetzen duten zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Ledeako udaletxean eta Esako udaletxean 2020ko urriaren 20an, 21ean eta 22an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ledeako Udalaren eta Esako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 5ean.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

ERANSKINA

Okupatu aurreko aktak egitea

HITZORDUA

TITULARRAK
(zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

FINKAREN KODEA

POLIGONOAREN ZENBAKIA

LURZATIAREN ZENBAKIA

UDAL-MUGARTEA

Aktak egiteko tokia: Esako Udala

Eguna: 2020ko urriaren 21a, asteazkena

13:15

Valentín Aragues Oroz

54

2

65

Esa

HITZORDUA

TITULARRAK
(zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea)

FINKAREN KODEA

POLIGONOAREN ZENBAKIA

LURZATIAREN ZENBAKIA

UDAL-MUGARTEA

Aktak egiteko tokia: Esako Udala

Eguna: 2020ko urriaren 22a, osteguna

11:45

Nelly Noemí Martínez Oroz

81

1

288

Esa

Iragarkiaren kodea: F2008806