202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2020ko abuztuaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea amaitutakoan.

Urrotz-Hirian, 2020ko irailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2009991