202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

13D/2020 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “Asociación de Casas y Apartamentos rurales Valle de Roncal” enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000286, lehengo gordailu zenbakia: NA/385).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketaren gordailua egitea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Beatriz Huarte Cruz andreak egin zuen, 31/2020/000032 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2020ko ekainaren 3an egindako Batzar bereziak erabaki zuen elkarte horren estatutuen 2., 5. eta 7. artikuluak aldatzea.

Erabaki horren ziurtagiria Elena Conget andreak sinatua dago, idazkaria den aldetik, eta M.ª Ángeles Ezquer andreak ikus onetsia, elkarteko burua den aldetik.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko da Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko uztailaren 31n.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2009375