202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2020ko 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2020ko uztailaren 7an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2020ko aurrekontu orokorra aldatzeko 4/2020 eta 5/2020 espedienteak, aparteko kredituak gaitzeko.

Iragarkia 2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an, argitaratu zen, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

–Aparteko kreditua:

15100-62100.–Lurrak erostea (Casajus): 170.000 euro.

23180 83000.–Epe laburreko maileguak, COVID krisia: 30.000 euro.

–Finantzaketa:

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 170.000 euro.

–Beheititzea, deuseztatzeagatik:

33806-22620.–Herriko jaien antolaketa: 30.000 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Valtierran, 2020ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2009792