202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2020ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2020ko ekainaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2020ko aurrekontu orokorrean aldaketak egiteko 1/2020, 2/2020 eta 3/2020 espedienteak, aparteko kredituak gaitzeko.

Iragarkia 2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

–Aparteko kreditua:

42200-62100 Lurrak erostea (Sada): 200.000 euro.

17100-600001.–Frontoiaren ondoko lurrak erostea: 55.000 euro.

41213-6190002.–Sotoko bide nagusia asfaltatzea: 48.400 euro.

–Finantzaketa:

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 303.400 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Valtierran, 2020ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2009791