202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean, uneko denboraldian jarduera
arruntak antolatzeko. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 516282.

a) Onuradunak: kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, eta irabazi-asmorik gabeko kirol sozietateak, legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak badaude eta egoitza soziala eta fiskala Tafallan badute. Uneko denboraldian egina izan behar dute dirulaguntza emateko eskaeraren helburu den kirol jarduera.

b) Xedea: dirulaguntzak ematea uneko denboraldian jarduera arruntak antolatzeko.

c) Oinarri arautzaileak: 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan, eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.

d) Zenbatekoa: 55.000 euro:

D.1.–Kirol errendimenduko jarduerak. Zenbatekoa: 49.750 euro.

D.2.–Aisialdiko kirol jarduerak. Zenbatekoa: 4.800 euro.

D.3.–Guraso elkarteen kirol jarduerak. Zenbatekoa: 450 euro.

Partida horietako bat ez bada osorik banatzen, soberakina gainerako partiden artean hainbanatuko da.

e) Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

d) Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Udaleko kirolerako informazio batzordea.

Tafallan, 2020ko uztailaren 14an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2010117