202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzak emateko norgehiagokako araubidean, 2020. urtean kirol ekitaldiak antolatzeko eta txapelketa nazionalen eta nazioartekoen azken faseetan parte hartzeko. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 516289.

a) Onuradunak: kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, kirol sozietateak eta/edo irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak, legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak badaude eta egoitza soziala eta fiskala Tafallan badute. 2020. urtean egina izan behar dute dirulaguntza emateko eskaeraren helburu den kirol jarduera.

b) Xedea: dirulaguntzak ematea kirol ekitaldiak antolatzeko eta txapelketa nazionalen eta nazioartekoen azken faseetan parte hartzeko.

c) Oinarri arautzaileak: 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan, eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.

d) Zenbatekoa: 5.000 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

d) Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Udalaren Kirol Patronatua.

Tafallan, 2020ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2010116