202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

San Martingo Kontzejuko Udalbatzak, 2020ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aldaketa hau, 2020ko ekitaldiko aurrekontuan:

–13.489,00 euroko kreditu-gehigarria gaitzea, aurrekontu-aplikazio honetan: 1532-61900.–Kaleak zolatzea. Honen bidez finantzatuko da:

87010.–Finantzaketa lotuko gastuetarako diruzaintzako gerakina: 5.983,33 euro.

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.505,67 euro.

Guztira: 13.489,00 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Bakedanon, 2020ko abuztuaren 21ean.–Kontzejuko burua, Víctor María Olazarán Ruiz de Galarreta.

Iragarkiaren kodea: L2009632