202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

3/2020 eta 4/2020 aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2020ko abuztuaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 3/2020 eta 4/2020 aurrekontu-aldaketen espedienteak 2020. urteko aurrekontuan:

3/2020 - aparteko kreditua.

4/2020 - kreditu-gehigarria.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek horiek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira jendaurreko epea iragandakoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean.

Puiun, 2020ko abuztuaren 27an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2009864