202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

8/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 28koan, 8/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 8/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1.–Aparteko kreditua.

33390 6220000.–Erretiratuen elkarteko eraikina: 740.000,00 euro.

Finantzaketa:

8700001.–Baliabide atxikien diruzaintzako gerakina: 740.000,00 euro.

Orkoienen, 2020ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2009667