202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2020ko 1., 2., 3., 4. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko uztailaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2019tik 2020ra luzatutako udal aurrekontuan aldaketak egiteko bost espediente.

Erabaki hori 2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

–1. espedientea.–Kreditu-gehigarria, 53.578,35 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean; gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da.

–2. espedientea.–Aparteko kreditua, 10.497,28 eurokoa, gastuen 2. kapituluko (“Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak”) partida batean; gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da.

–3. espedientea.–Aparteko kreditua, 60.000,00 eurokoa, gastuen 4. kapituluko (“Transferentzia arruntak”) partida batean; gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da.

–4. espedientea.–Aparteko kreditua, gastuen 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) 6 partidatan, ondoko zenbatekoekin, hurrenez hurren: 2.000,00 euro, 5.000,00 euro, 6.000,00 euro, 1.000,00 euro, 10.000,00 euro eta 4.404,40 euro. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da (28.404,40 euro).

–5. espedientea.–Beheititzea, kreditua deuseztatzeagatik gastuen 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) partida batean: 6.356,73 euro.

Noain Elortzibarren, 2020ko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2009970