202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

84E/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena aldaketa egituratzaile bat Ablitasko Udal Planean, Bodega Pago de Cirsus SLk sustatua eta hirigintza araudiaren 53. artikuluari buruzkoa.

Ablitasko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiak ekainaren 9an eman 477E/2020 Ebazpenaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egin zen Ablitasko Udal Planaren 53. artikuluaren aldaketa egituratzaileari buruz. Ulertu zen ez zuela ingurumen ukipen nabarmenik sortzen. Ebazpen hori 2020ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 25ean.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea aldaketa egituratzaile bat Ablitasko Udal Planean, Bodega Pago de Cirsus SLk sustatua eta hirigintza araudiaren 53. artikuluari buruzkoa.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau jakinaraztea Pago de Cirsus SLri eta Ablitasko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ablitasko Udalari gogoraraztea nahitaezkoa dela hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 13an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2009237