202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Legardako Udalak, 2020ko abuztuaren 26an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 2/2020 aurrekontu-aldaketa, kreditu bereziari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Legardan, 2020ko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2009798