202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Fustiñanako Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. aldaketa Udalaren 2020ko aurrekontuan.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Fustiñanan, 2020ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Sergio Aguirre Vitas.

Iragarkiaren kodea: L2009923