202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Jarduerarako baimena. Aldaketa funtsezkoa egiteko eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean ondotik zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutako pertsonek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Sustatzailea: Laboratorios Cinfa SA.

Jarduera: Sendagai solidoak egitea (4.C eranskina).

Tokia: 1. poligonoa, 1043. lurzatia, Olloki.

Esteribarren, 2020ko abuztuaren 26an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2009823