202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko
APA-5ean (Renolit). Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko APA-5ean, Isga Inmuebles SAk sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008561