202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

13/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2020ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorreko 13. aldaketa (kreditu-transferentzia).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2020ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2009894