202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 313. lurzatian. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2020ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Bertizaranako 1. poligonoko 313. lurzatian lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa, Cornelia Yanci Berruetak sustatua.

Hasierako onespena 2020ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an, eta jendaurreko epean ez da inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Behin betiko onetsita, argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin.

Narbarten, 2020ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2008580