202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2020ko aurrekontuko 20-29 eta 31. aldaketak. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2020ko abuztuaren 27an egin zuen osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontuaren 20tik 29ra bitarteko aldaketak eta 31. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Baztanen, 2020ko abuztuaren 28an.–Jarduneko Alkatea, Xabier Maia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L2009907