202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2020ko aurrekontuko 1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak eta ondorengo alta bat egitea. Behin betiko onespena

2020ko 173. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 1., 2., 3., 4. eta 5. aldaketak eta ondorengo alta bat egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi dira aurrekontu-aldaketa horiek eta aurrekontuaren ondorengo alta, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

1650 21300 Argiteriaren mantentze-lanak: 14.500 euro.

34200 4490001 Ekarpena, Gastizun SLk izan dezakeen defizitari: 30.000 euro.

9200 64100 Aplikazio informatikoak: 7.500 euro.

9200 6400001 Udaletxeko eta udal eraikinetako mantentze-lanak: 15.000 euro.

9250 4820004 Gizarte lankidetzako proiektuak: 4.500 euro.

Aurrekontuaren ondorengo alta partida honetan: 9200 22110 Garbitu, txukundu eta babesteko produktuak, COVID-19agatik; 20.000 euroko ekarpena eginen da.

Aldaketen zenbatekoa, guztira: 91.500 euro.

Aiegin, 2020ko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2009941