202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2020ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko aurrekontu luzatuaren aurrekontu-aldaketa, 2020ko ekitaldirako.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatu beharreko araudia: Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Arguedasen, 2020ko irailaren 1ean.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2009995