202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udal honek, 2020ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, 1/2020 aldaketa onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontuan.

Hasierako onespen hori 2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an, argitara eman ondotik, jendaurreko epean haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontu-aldaketa hori. Hona hemen aldaketaren laburpena, kapituluka:

Kreditu transferentziak zenbait partidaren artean.

Gastua: Laguntzak enpresei eta familiei, COVID-19ak eragindako krisia dela eta:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2 7.000.00 euro.

Finantzaketa:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak.

Ablitasen, 2020ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L2009780