202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 949/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da beherago adierazten direnek gora jotzeko errekurtso bana jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 949/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2020-2021 ikasturterako izangaien behin betiko zerrendak onetsi eta argitaratu ziren aldi baterako kontratazioak egitearren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen kidegoetan.

Maisu-maistren Kidegoa

Lehen Hezkuntza (gaztelaniaz):

María Carmen Cossío Borda.

Pedagogia Terapeutikoa (gaztelaniaz):

María Carmen Cossío Borda.

Agustín Andion Iracheta.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa

Geografia eta Historia (gaztelaniaz):

María Teresa Salaverria Urbe.

Agustín Andión Iracheta.

Ostalaritza eta Turismoa (gaztelaniaz):

Cristina Díaz Oro.

Ingelesa (gaztelaniaz):

Luisa Fidalgo Allo.

Hezkuntza Orientabidea:

María Carmen Cossío Borda.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa

Administrazio Kudeaketa (euskaraz):

Patricia Archanco Aleixandre.

Merkataritzako Prozesuak (euskaraz):

Patricia Archanco Aleixandre.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espezialitate horietan interesdun diren guztiei dei egiten zaie alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko abuztuaren 28an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2009919