201. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 25eko 884/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, 2019-2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” azpineurrirako laguntzak emateko, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean. DDBN identifikazioa: 468851.

2019ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 10ekoan, argitara eman zen Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 25eko 884/2019 Ebazpena. Horren bidez, 2019-2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” azpineurrirako laguntzak emateko, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean. DDBN identifikazioa: 468851.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak akats bat egin zuen artxiboa Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzean hura argitara zedin. Akatsa da ebazpena 884/2019 zenbakiarekin identifikatu zuela, baina zenbaki zuzena 844/2019 da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, non zehazten baita administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituztela beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak, bidezkoa da aipatutako akatsa zuzentzea ondotik adierazten den moduan:

Honako hau dioen tokian:

“884/2019 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” izeneko azpineurrian aurreikusitako laguntzen 2019-2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 468851.”

Honako hau behar du:

“844/2019 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” izeneko azpineurrian aurreikusitako laguntzen 2019-2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 468851”.

Iruñean, 2020ko abuztuaren 12an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F2009188