201. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EBRO KIROL MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko ekainaren 24an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), Idazkaritzan egonen dira ikusgai onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2020ko abuztuaren 31n.–Mankomunitateko burua, Tarané Lebrero Andreu.

Iragarkiaren kodea: L2009950