201. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN AMESKOA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Batzar honek, 2020ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020. urterako aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

San Martin Ameskoan, 2020ko abuztuaren 24an.–Kontzejuko burua, Víctor María Olazarán Ruiz de Galarreta.

Iragarkiaren kodea: L2009633