201. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea igarota inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da Kontzejuaren 2020ko aurrekontua, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 27an.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 650,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.500,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 4.400,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 9.550,00 euro.

GASTUAK:

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 8.550,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1000,00 euro.

Gastuak, guztira: 9.550,00 euro.

Oteitzan, 2020ko abuztuaren 27an.–Kontzejuko burua, José Félix Babace Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2009814