201. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZPURGI

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aizpurgiko Kontzejuak, 2020ko abuztuaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020ko ekitaldiko aurrekontua.

Espedientea Kontzejuaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarriari jarraikiz. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Aizpurgin, 2020ko abuztuaren 27an.–Kontzejuko burua, Carlos Equiza Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2009846