20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko urtarrilaren 15ean hartua, baimentzen duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko hiru unibertsitate zentroren izena aldatzea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak erabaki du, 2019ko abenduaren 13an egin bilkuran, bere zentroetako hiruri izena aldatzeko proposamena onestea. Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak, bere aldetik, proposamenaren aldeko txostena eman du.

Urriaren 13ko 298/1998 Foru Dekretuaren 4. artikuluarekin bat, Nafarroako Gobernuak baimendu behar du proposamen hori. Gobernuaren erabakiaren bidez eginen da onespena, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikuluko 2. eta 3. apartatuekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU

1. Baimena ematea zentro hauen izena aldatzeko:

–“Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa” “Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoa” deituko da.

–“Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa” “Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoa” deituko da.

–“Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea” “Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea” deituko da.

2. Erabaki hau Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiari igortzea, Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroari eguneratu dezan.

3. Erabaki hau Unibertsitateko Zerbitzuari igortzea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2000752