20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Ordenantza fiskala (4 zenbakiduna), Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 4 zenbakidun ordenantza fiskala, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2019ko abenduaren 26an.– Alkatea, José María Ocáriz Basarte.

Iragarkiaren kodea: L1916686