20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa Musika Eskolaren Erregelamenduan. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2019ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Musika Eskolaren Erregelamenduaren 5c.) 3 artikuluan, honela uzteko:

“Seme-alaba bat Musika Eskolan inskribaturik duten familia ugariek eta Valtierrako Udalaren Musika Bandan sartzen diren Musika Eskolako ikasleek hobaria izanen dute. Urtero ezarriko da hobari hori udal tasetan”.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean gutxienez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratuta, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da erabakia behin betikoa bilakatuko dela baldin eta jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Valtierran, 2019ko abenduaren 31n.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L1916865