20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Altzuza 2 Plan Partzialaren aldaketaren hasierako onespena

Idazki honen bidez aditzera ematen da 2020ko urtarrilaren 14an eginiko ohiko bilkuran Eguesibarko Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuela Altzuza-2 Plan Partzialaren hasierako onespena, Jesús Ezponda Olaverri jaunak sustaturik.

Interesdun orok aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko, eta, hala nahi izanez gero, behar diren alegazioak aurkezteko, betiere iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun balioduneko epean.

Sarrigurenen, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2000956