20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Autoenplegua sustatzeko laguntzen 2020. urterako deialdia eta haren oinarriak. Laburpena

Eguesibarko Udalak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen du autoenplegua sustatzeko laguntzen 2020. urterako deialdiaren eta haren oinarrien laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 491773, bai eta Udalaren webgunean ere.

Xedea:

Oinarri arautzaile hauen xedea da pizgarriak ezartzea, Eguesibarren autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatzeko, ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzen lagunduz.

Laguntzen onuradunak:

Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzen onuradunak izanen dira langile autonomoak, betiere dirulaguntzak beren izenean eskatzen dituztenak.

Laguntza hauen onuradun izanen dira, halaber, bazkide gisa sartzen direnak lan elkartuko mikrokooperatiba batean, lan elkartuko kooperatiba batean edo lan sozietate batean, baldin eta egiaztatzen badute altan daudela dagokien sistema orokorrean; gainera, sozietate hori Eguesibarko Ekonomia-jardueren gaineko zergan inskribatua egon behar da.

Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, autonomo gisa lanean hasi eta biharamunetik hasita. Eskaera epez kanpo aurkeztuz gero ukatu eginen da dirulaguntza.

Sarrigurenen, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2000564