20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2019ko 13. eta 14. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2019ko abenduaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen honako aurrekontu-aldaketa hauek egiteko espedientea:

–1913 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-transferentzia.

–1914 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira jendaurreko epea iragandakoan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko dira indarrean.

Untzuen, 2019ko abenduaren 31n.–Alkatea, Juan María Lafuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2000021