20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzen duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 1. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egongo dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Francisco Javier Balda Pérez. Jarduera: Abeltzaintzako nabe mistoa eta biltegia. Kokalekua: 17. poligonoko 6. lurzatia, Ilarregin (Ultzama).

Larraintzarren, 2020ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2000599