20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko 5/2019 aldaketari buruzko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espediente hori behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Uxuen, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2000523