20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Unibertsitateko zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 18/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken deialdi orokorra onetsi zen, 2019-2020 ikasturterako.

Helena Vivas Echarri andreak gora jotzeko errekurtso bat jarri du beken deialdi honen oinarrien aurka: unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleendako 2019-2020 ikasturterako beken deialdia, Unibertsitateko zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 18/2019 Ebazpenaren bidez onetsia.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian (Cabarceno kalea 6, 3. solairua; Sarriguren, 31621).

Sarrigurenen, 2020ko urtarrilaren 22an.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F2001083