20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2020ko udal aurrekontua. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 13an.

a) San Adriango Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren barnean sartzen dira gastuak (osotara, 5.479.769,18 euro egiten baitute) eta diru-sarrerak (osotara 5.479.769,18 euro egiten baitute). Kapituluka honela dago banatuta:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.0350.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 200.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 545.699,18 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.496.110,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 52.960,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 150.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 5.479.769,18 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 2.307.202,12 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.735.510,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 33.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 498.353,19 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 7.000,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 545.693,87 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 352.410,00 euro.

Gastuak, guztira: 5.479.769,18 euro.

b) San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2020. urteko aurrekontuaren barrenean sartzen dira gastuak (guztira, 239.180,52 euro) eta diru-sarrerak (guztira, 239.180,52 euro). Kapituluka honela banatzen da:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 82.147,52 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 157.033,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 239.180,52 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 227.580,52 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 8.050,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 250,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.300,00 euro.

Gastuak, guztira: 239.180,52 euro.

San Adrianen, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2000430