20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2019ko azaroaren 27ko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2019ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturikoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, ondorio informatiboetarako, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Puiun, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

ERANSKINA

2020ko aurrekontu orokor eta bakarra

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 156.350,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak 21.780,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 150.308,33 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 57.160,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 4.000,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 393.098,33 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 68.120,16 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 135.750,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,004 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 97.303,23 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 90.946,34 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 978,60 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 393.098,33 euro.

Iragarkiaren kodea: L2000514