20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hitzarmena Nafarroako Unibertsitatearekin lotura duen Area elkartearekin, Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Seigarren Bienala egiteko. Laburpena

Oharra: Testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 491405.

Area. Dirulaguntza seigarren bienala egiteko.

“Ikusirik Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Seigarren Bienala 2019an Iruñean egiteko hitzarmena, bai eta horretarako Udalaren aurrekontuan aurreikusitako 24.000 euroko dirulaguntza izenduna ere, eta espedientearen txostenak eta agiriak aintzat harturik,

EBAZTEN DUT:

1.–Onestea Reflexión Estratégica sobre la Arquitectura elkartearekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena, Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Seigarren Bienala egiteko, espedientean dagoen agiriaren arabera.

2.–24.000 euroko gastua baimentzea eta xedatzea, 2019ko aurrekontuko 30/15220/482090 partidaren kontura, kontzpetua zera dela: Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Seigarren Bienala egiteko dirulaguntza. Gastu horiek 30/15220/482090 partidaren kargura (“Hiri-birgaitzea. Erakundeentzako transferentziak”) izanen dira.

3.–Hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 9.3 artikuluan xedatuari jarraikiz.”

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2000524