20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udalaren Hirigintza Gerentziaren plantilla organikoa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 20-DIC-19 (3/CU).

“Ikusirik espedienteko dokumentazioa, honako hau erabaki da:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako funtzionario, lan-kontratudun eta behin-behineko langileen 2020ko plantilla organikoa, espedientearen 1. eranskinean ageri dena, hauek zehaztuta:

–Hirigintza Gerentziaren plantillako lanpostuen kopurua, kode orokorra eta izenak.

–Lanpostuari edo egoera parekatuari dagokion maila.

–Lanpostu bakoitzaren lansari osagarriak.

–Langileen araubidea, haien hautapenari edo izendapenari jarraikiz.

2.–Kudeaketa administratiboaren eraginkortasunaren eta hobekuntzaren printzipioekin bat, komenigarritzat jotzen da aitzineko paragrafoko lanpostuen zerrendan sartzea zuzendaritza lanpostuak eta izendapen librekoak, zein bere ezaugarriekin; horiek espresuki 1. eranskinaren amaieran agertzen dira, haren osagai.

3.–Onestea langileen zerrenda, 2. eranskinean agertzen dena, Udalaren Hirigintza Gerentziaren funtzionario, lan-kontratudun eta behin-behineko langileen izen-deiturak, maila, gradua, lanpostua eta egoera administratiboa zehaztuta.

4.–Onestea plantilla organikoa betearazteko arau osagarrien agiria, espedientearen 3. eranskinean heldu den testua duela.

5.–Onetsitako plantilla organikoak eta dokumentazio osagarriak 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen dute indarra, izan litezkeen aldaketetan besterik adieraz litekeen arren.

6.–Espedientea 15 egunez egonen da jendaurrean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.”

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2000513