20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena. Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 20an.

Orotz-Betelun, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

2020ko plantilla organikoa

Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %23. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: hutsik.

Aldi baterako eta lanaldi partzialeko lan-kontratudunak

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Kontratua: aldi baterakoa. Lanaldia: %87,5. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %7,58.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Kontratua: aldi baterakoa. Lanaldia: %23. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain. Eszedentzian, lanpostu erreserbarik gabe.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Alfredo Erro Garralda.

Administrari-ofiziala: Iker Unzue Salinas.

Aldi baterako administrazio-langile partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna, idazkari bakarra baliatzeko). Lanpostua: idazkaria (jardunean).

Iragarkiaren kodea: L2000596