20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Legarra erauzteko “Almendrondoak” meatzaritza proiektua Erriberriko udal-mugartean. Jendaurrean jartzea

Jendaurrean jartzen dira goian adierazitako proiektua, bere ingurumen eraginaren azterketa eta bere lehengoratze plana, honako arau hauek aplikatuz: 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 975/2009 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa; eta 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.

30 egun baliodunean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kanpo), iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jardueragatik ukituak direnek alegazioak aurkez ditzakete Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, ahal dela, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari zuzenduta.

Espedientea ikusgai dago udal bulegoetan eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1 - Iruña), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/proyecto-explotacion-minera-almendros-olite

Erriberrin, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2001172