20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko hirigintzako egiturazko zenbait determinaziotan (AR-1, SGA-1 eta SGA-2). Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2020ko urtarrilaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Obanosko Udal Plan Orokorreko hirigintzako egiturazko zenbait determinazio aldatzeko proiektua. Zehazki, AR-1 banaketa eremuaz eta SGA-1 eta SGA-2 sistema orokor atxikiez ari gara. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Obanosen, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2000568