20. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

2020rako zerga-tasak

Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, 2020rako zerga-tasak onetsi zituen. Erabaki hori 2019ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4an.

Gerora onetsi da 29/2019 Foru Legea, abenduaren 23koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa, eta lege horrek aldatu egin ditu, 2020ko urtarrilaren 1etik aitzineko ondorioekin, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

Hortaz, Udalak, 2020ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, zera erabaki du: aplikatu beharreko koefizienteak 29/2019 Foru Legean onetsitakoari egokitzea. Horren arabera, sortzealdi guztietarako aurreikusitako gehieneko koefizienteak izango dira.

Lergan, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L2000613